Arraguako 2014ko festak ostiralean hasi, eta igandean bukatuko dira. Hiru eguneko festa aroan denetik izango dute auzotarrek, oiartzuarrek eta bisitari guztiek gozatzeko. Auzoko jai batzordeak landu dituen proposamenak honakoak dira:
Hilak 16, ostirala
- 14:00etan, Aldeguna elkartean, erretiratuentzat bazkaria.
- 18:00etan, jaien hasiera txupinazoarekin. Aldeguna elkartearen atarian Agurra dantzatuko dute. Ondoren kalejira egingo dute txistulari eta buruhandiekin.
- 18:30ean, Bihar taldeak Hau natura, airea, lurra eta ura txotxongilo ikuskizuna emango du pilotalekuan.
- 19:30ean, Gorriti Show poney eta bigantxekin, gaztetxoentzat.
- 20:30ean, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea.
- 22:30ean, truk txapelketa berezia Aldegunan.
Hilak 17, larunbata
- 09:00etan, diana auzo osoan zehar.
- 11:00etan, haur jolasak frontoi ondoan (12 urtera artekoentzat)
- 14:30ean, herri bazkaria pilotalekuan, zozketekin eta umorearekin. Mr Frank-ek ikuskizuna emango du, eta ondoren Modestok dantzaldi giroa jarriko du.
Hilak 18, igandea
- 09:00etan, diana auzo osoan zehar txistulariekin.
- 09:00etan, meza auzoko hildakoen alde.
- 10:15ean, pilota partidak Oiarperen eskutik.
- 11:00-13:00, jolas parkea eta puzgarriak.
- 12:30ean, Euskal Jaia. Pilotalekuan, Haurtzaro Dantza Taldeak, txistulariek eta Lartaun Abesbabatzak —aurten 50 urte bete dituzte— ikuskizuna emango dute.
- 15:30-18:00, jolas parkea eta puzgarriak.
- 18:00etan, pailazoak, Irrien Lagunak ikuskizunarekin.
- 19:00etan, txokolate jatea eta jairen amaiera.