Oiartzungo kontribuzioa ordaintzeko epea ostegunean zabalduko da
Oiartzungo Udalak jakinarazi du 2014ko kontribuzioa ordaintzeko epea aste honetako ostegunean zabalduko dela. Ekainaren 30a arte egongo da zabalik epe hori; kuota helbideratuta duten oiartzuarrei ekainaren 6an kenduko diete kontu korrontetik dagokien zenbatekoa.