Hondarribiko EH Bilduk
webgunea estreinatu du. Oraindik ez dago oso osatua baina pixkanaka-pixkanaka betetzen joango direla azaldu dute. Besteak beste, albisteak, agenda, Europako Legebiltzarrerako hauteskundei begira EH Bilduk prestatu duen
spot-a eta euskarazko zenbait komunikabideren Twitter jarioa —tartean Hondarribiko Hitza-rena— ageri dira
ehbildu-hondarribia.org webgunean.