http://vimeo.com/77579131#at=0 Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea: Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.
Ostegun honetan, hilak 15, hasi eta bi asteburutan egingo dute euskal musikaren astea, Eresbilen eskutik. Aurten, Valentin Zubiaurre musikagilea eta bere lana oroituko dituzte, eta horietako Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Andra Mari Abesbatzarekin batera emandako kontzertuan entzun ahal izango dira.