Europako arrantza politika aztertuko du EH Bilduk ostegunean Olagarron
Europako Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainako ekitaldia antolatu du EH Bilduk Hondarribian. Ostegunean izango da, hilaren 15ean, Olagarro elkartean, 21:00etan. Enrike Lekuonak eta Esteban Olaizolak Bruselako arrantza politika izango dute hizpide. Afari tertulia izango da eta, horregatik, aldez aurretik izena ematea komeni da, 674 50 13 63 telefono zenbakira deituz edo SMS bat bidaliz.