Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen alde, ekitaldi politikoa Trintxerpen
Ekitaldi politikoa antolatu dute larunbaterako Trintxerpeko pilotalekuan. Euskal Herrian Bizitzeko eskubidea defendatuko dute 13:00etan izango den ekitaldi politikoan, eta ondoren harri bazkaria izango da. Bazkarirako txartelak, Kamio, Avenida eta Antxeta tabernetan eros daitezke 20 euroren truke. Haurren txartelak 5 euro balio du.