2. mailara igotzeko play-offa jokatuko du Irungo Gaztiak-ek asteburuan

Irungo Gaztiak eskubaloi taldea

Irungo Gaztiak eskubaloi taldea

Espainiako 2. mailara pasatzeko igoera play-offa Artalekun jokatuko dute asteburu honetan lau euskal taldek, tartean, Irungo Gaztiak eskubaloi taldea. Asteburu osoan zehar luzatuko da lehia. Ordizia Eskubaloia eta Universidad Deusto Loiolak hasiera emango diote play-offari. 16:30ean ekingo diote lehiari aipatutako bi taldeak, Artalekun. Ondoren, Irungo Gaztiak eta Izarraitz Taberna Aloña Mendi taldeek indarrak neurtuko dituzte (18:30) igoera lortzeko helburuarekin. Larunbateko irabazleen arabera, igandean azken partidak jokatuko dira. Goizeko 10:00etan 3. eta 4. postuak erabakiko dira eta horren ondotik, finala jokatuko dute. Klubak jakinarazi duenez, egun baterako abonua 5 eurokoa izango da, eta bi egunetakoa, 8koa. 14 urte arteko gaztetxo eta txikiak debalde sartzeko aukera dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.