Kantujirak euskal doinuz beteko ditu Lezoko kaleak bihar

Kantujirak Lezoko kaleak alaituko ditu bihar hileroko hitzorduari erantzunda. 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik eta Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin ondoren, Gurutze Santuaren plazan amaituko dute emanaldia. Guretzat, Lau Teilatu, Nire herriko neskatxa maite, Markesaren alaba, Marinelaren bakardadea, Non geratzen den denbora, Xur-xuri, Loreak udan ihintza bezala, Ilargira noa. Lezoar guztiak animatu dituzte Kantu Jiraren arduradunek ekimenarekin bat egitera, eta horren harira, abestien kopiak, Aizpea, Aiton Bordan eta musika eskolan eskuratu daitezkela gogorarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.