Lantaldeak osatu dituzte Alde Zaharra San Juaneko bizilagunek

Alde Zaharra San Juan bizilagun elkarteak lantaldeekin hitzordua finkatu du bihar goizean, Arbelaitz kaleko 3. zenbakiko lokalean, 11:00etan. Auzotarrek osatuko dituzte lantalde hauek eta hasierako helburua, bertako arazoak edo proposamenak aztertzea eta lantzea da. Hortaz, momentura arte hiru lan ildo finkatu ditu elkarteak: hirigintza, hiritarren segurtasuna eta kulturaren indarberritzea. Lantaldeak irekiak direla adierazi dute elkarteko kideek eta bizilagun orok parte har dezakeela azpimarratu nahi izan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.