'Medea Material' antzezlana taularatuko dute etzi Kabigorrin

Kabigorri Ateneoak Medea Material antzezlana hartuko du etzi, 19:30etik aurrera. Heiner Müllerrek idatzitako tragedia garaikidea da obra, eta Bea Insa valentziarra izango da protagonista. Iñaki Alberro biolontxelo jotzaileak lagunduko du interpretazioan; Tahar Klibi zuzendariordea eta Paul Sthouthamer musika konpositorea ere izango dira bertan. Greziako mitologiaren inguruko lana da Medea Material. Informazio gehiagorako Kabigorriren weborrira jo dezakete interesatuek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.