Trikitixa protagonista nagusia izango da bihar kontserbatorioan

Irungo Musika Udal Kontserbatorioko trikitixa ikasleek eta Auntxa Eskolakoek jaialdia eskainiko dute bihar arratsaldean kontserbatorioan bertan (18:30). Kepa Junkera, Kupela, Tapia eta Leturia, Flaco Jimenez, Esne Beltza eta beste hainbat talderen bertsioetaz gain, betiko fandango eta arin-arin doinuak ere eskainiko dituzte ikasleek. Era berean, pasodobleak, polkak, kunbiak eta beste hainbeste doinu entzuteko aukera izango dute kontserbatoriora hurbiltzen diren lagunak. Iñaki Arana kontserbatorioko irakasleak jakinarazi duenez, “trikitixa eta panderoarekin batera beste instrumentu batzuk uztartuko ditugu, esate baterako: biola elektrikoa, bateria eta perkusioa”. Era honetan jaialdia “aberasgarriagoa” egin nahi dute ikasle eta antolatzaileek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.