Herri arteko txapelketak, palan, asteburu honetan hasiko du Oiartzunek

Asteburu honetan hasiko da Herri Arteko Pala Txapelketa Oiartzunentzat. Etxean hasiko du, gainera, eta Olaberriaren bisita jasoko du. Taldetik aurreratu dutenez, txapela eramateko hautagai nagusienetako bat da. Hala ere, Oiartzungo taldeak “lanak” emango dizkiela esan dute. Gazte nahiz Senior mailetan jokatuko dituzte partidak, eta honako kideek osatuko dute taldea: Antxin Ezkerro, Oinatz Aizpuru, Jon Juanes, Martxel Leoz, Joseba Azpiroz, Jon Irigoien eta Orkatz Argote. Partidak 18:00etan hasiko dira Madalensoron.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.