Katea-Landetxa auzoko jaiei hasiera eman diete dagoeneko

Katea-Landetxa auzoko 2014. urteko jaiak atzo hasi ziren pregoia irakurri eta txupina jaurti ondoren. Datorren maiatzaren 25era arte luzatuko dira jaiak eta denen gozamenerako egitarau zabala antolatu dute auzokideek.

Katea-Landetxa auzoko 2014. urteko jaiak atzo hasi ziren pregoia irakurri eta txupina jaurti ondoren. Datorren maiatzaren 25era arte luzatuko dira jaiak eta denen gozamenerako egitarau zabala antolatu dute auzokideek. Gaur
  • 09:00 Auzoko txistularien diana.
  • 10:00 Marrazki lehiaketa eta haurrentzako jolasak Elatzeta eskolan. 2 eta 5 urte arteko haurrentzako GranPrix: Trial Sin.
  • 11:00 Patata tortila lehiaketa auzo elkartearen arkupeetan.
  • 12:00 Aparraren jaia Elatzeta eskolan.
  • 14:00 Herri paellada auzo elkartean. Aurretiko txartel salmenta edo egunean bertan bukatu bitartean.
  • 15:00 Plater tiroketa Arkalen.
  • 18:00 Danborrada topoaren sarrera ondoko plazatik abiatuta. Euria egingo balu, pilotalekuan.
  • 18:00 Bakailao txapelketa auzo elkartearen arkupeetan.
  • 19:00 Los Pasai txaranga auzo elkartetik abiatuta.
  • 19:00 Elkarteen arteko giza futbolin txapelketa, eskola ondoko kirol gunean.
  • 23:00 Berbena Plan Bren eskutik.
Bihar
  • 08:00 Irungo txistularien diana.
  • 11:30 Jubilatuen aldeko meza elizan.
  • 12:00 Toka finala eliza atzean, euria egitekotan auzo elkartearen arkupeetan.
  • 12:15 Salda frontoian.
  • 12:15 Kromo trukaketa frontoian.
  • 12:30 Irungo Musika Bandaren kontzertua pilotalekuan, euria egingo balu elizan.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria auzo elkartean.
  • 18:00 Herri kirolen erakustaldia frontoian, Perurena eta Ipar Euskal Herriko kirolariekin.
Maiatzak 20, asteartea
  • 19:00 Errepublikako eskola, auzo elkartea eta Haur Eskola.Espazio hauen erabilerarako proiektuaren aurkezpena.
Maiatzak 22, osteguna
  • 18:00 Tute txapelketaren finala auzo elkartearen.
  • 19:30 Auzotarrak Munduan-Mundua auzoan: Kanpora ikastera…eta ni zergatik ez? Erasmus eta antzeko egitasmoei esker kanpoan ikasteko aukera izan duten hiru gazterekin elkarrizketa.
Maiatzak 23, ostirala
  • 17:00 Haurrentzako jolasak ludotekan.
  • 18:30 Gazteentzat jolasak. 12 eta 18 urte arteko gaztetxoentzat, pilotalekuan.
  • 19:00 Erre que erre antzezlana.
  • 21:30 Gazte gaua: Singstar auzo elkartearen egoitzan.
 Maiatzak 24, larunbata
  • 11:00 Xake txapelketa auzo elkartearen egoitzan.
  • 17:00 Parkour erakustaldia pilotalekutik auzo elkartearen gaineko plazaraino.
  • 18:00 Ekin gazte: jarduera ugari frontoian (dantza, brake dance, musika tailerrak…).
  • 21:30 Musika gaua Irungo musika talde ezberdinekin pilotalekuan.
 Maiatzak 25, igandea
  • 09:00 Auzo inguruan ibilbide informatiboa auzo elkartearen egoitzatik abiatuta.
  • 09:30 Esku pilota txapelketa pilotalekuan.
  • 12:30 Pala txapelketako finala pilotalekuan.
  • 17:00 Urteko ekintzen erakustaldia: zunba, sabel dantza, kunfuwuintsu, capoeira eta areto dantza. Euria egingo balu, auzo elkartearen egoitzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.