Ekainaren 8ko giza katearen xehetasunak emango ditu Oiartzungo Gure Esku Dagok
Ekainaren 8ko erabakitzeko eskubidearen harirako xehetasunak emateko, batzarra antolatu du Oiartzungo Gure Esku Dagok biharko (hilak 21, asteazkena) 19:00etan Haurtzaro ikastolako jantokian. Bertan egunari buruzko hainbat zehaztasun emango dituzte, hala nola, autobusen gainekoak, ordutegiak, edo festa guneak.
Bestalde, giza kate horretarako oraindik metroak eros daitezkeela gogorarazi dute. Ostegunean (hilak 22), esaterako, mahaia jarriko dute 18:00etatik 20:00etara plazan. Garmendi txokolategian ere eros daitezke metroak.