1500 lagunek hartuko dute parte Musikaz Blai jaialdian

Gaur zortzi abiatuko da Trintxerpen Musikaz Blai jaialdia, ostiralean, eta ekainaren 7an amaituko da. Astebeteko epean musika ardatz dute hamarnaka ospakizun izango dira Trintxerpen, gehientsuenak kontzertuak, baina baita, dantza, jolas, ikuskizun eta txapelketak ere.

Gaur zortzi abiatuko da Trintxerpen Musikaz Blai jaialdia, ostiralean, eta ekainaren 7an amaituko da. Astebeteko epean musika ardatz dute hamarnaka ospakizun izango dira Trintxerpen, gehientsuenak kontzertuak, baina baita, dantza, jolas, ikuskizun eta txapelketak ere. Urtero legez, Gudarien Enparantzan eta Serafin Esnaola plazan izango dira kontMusikaz Blaizertu gehienak, eta baita haurrentzako antolatutako bestelako jarduerak ere. Jaialdiak dituen gastuak estaltze aldera, Gudarien Enparantzan txosna jarriko dute, eta karpa ere izango da han, kontzertuetarako. Guztira, 1500 lagun inguruk parte hartuko dute musika eskolak antolatutako jaialdian. Musikako ikasle guztiez gain, aurten, Milagroko Musika Banda izango da Trintxerpen. Hilaren 31n, Dantzari Txiki Eguna izango da, eta besteak beste, Ordizia, Urretxu eta Zumarragako dantzari txikiek hartuko dute parte. Larunbata, abesbatzen eguna izango da baita ere, eta Pasaiako abesbatza guztiek kantatuko dute. Igandea, berriz, musika banden eguna izango da, eta Milagroko Musika Bandaz gain, Trintxerpeko eta Donibaneko bandek joko dute. Ekainaren 2an, alkateordetzan izango da kontzertua, Irungo eta Pasaiako gitarra ikasleekin, eta astearte eta ostirala bitartean, egunero, Gudarien Enparantzako karpan musika eskolako ikasleen kontzertuak izango dira. Arratsaldero, bi ordu eta erdiz izango dira kontzertuak. Asteburuarekin batera, euskal doinuek hartuko dute Trintxerpen. 250 txistulari inguruk pare hartuko dute antolatutako alardean, eta Gipuzkoako 59. dantza solte txapelketa jokatuko da Gudarien Enparantzan, 15 bikoteren partaidetzarekin. Alkarkidek parte hartuko du ere, Musikaz Blai Jaialdiaren bukaeran herritarrak dantzan jartzeko asmoz. [box] Hilak 30, ostirala Serafin Esnaola plaza 17:30: Karmengo Ama ikastetxeko ikasleen ikasturte bukaerako jaialdia (gitarra, perkusio, dantza eta abesbatza) 18:30: Pasaia Musikaleko konboak. Gudarien plazan 18:30: Haurrentzako jarduerak, Boveda Gazte Elkartearen eskutik. Maiatzak 31, larunbata Gudarien plazan 11:00:  Dantzari txiki eguna. Kalejira eta talde hauen emanaldia: Eskola, Elizalde, San Luis eta Lamiak. 12:30: Trintxerpeko kantu-jira bilduko da eta barrutiko kaleetan ibiliko da. Serafin Esnaola plazan 18:30:    Pasaia Musikaleko abesbatzak: Pasaia Txikitxo, Pasaia Txiki, Pasaitxo, San Luis Ikastetxea – Illumbe eta Ibaiertz – Pasaia Gazte eta Pasaia Abesbatza. Ekainak 1, igandea Serafin Esnaola plazan 11:30: Kalejira eta kontzertua, Pasai Donibane, Milagro (Nafarroa) eta Trintxerpeko musika-bandekin. Ekainak 2, astelehena 19:30: Pasaia eta Irungo musika eskoletako gitarra taldeen kontzertua, Trintxerpeko alkateordetzako areto nagusian. Ekainak 3, asteartea Gudarien plazan 17:00: Buruhandiak. 18:00: Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Ekainak 4, asteazkena Gudarien plazan 17:00: Buruhandiak. 18:00: Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Ekainak 5, osteguna Gudarien plazan 17:00: Buruhandiak. 18:00:Musika Eskolako ikasleen kontzertua. Ekainak 6, ostirala Gudarien Enparantzak 17:00: Buruhandiak. 18:00:Txipli txapla pailazoak: Tomaxen abenturak. Serafin Esnaola plazan 18:00: Abesbatza hauen emanaldia: Trintxerpeko Jubilatuen Elkarteko abesbatza, Ondartxo abesbatza eta Trintxerzahar abesbatza. 19:30: Musika Eskolako tronboi taldea. 20:15: llumbe Akordeoi Orkestra. Ekainak 7, larunbata Serafin Esnaola plazan 12:00:Gaiteroak 12:30: Arraiketai txaranga 20:00:VII. txistularien alardea. Parte-hartzaileak: lau barrutietako eta Euskal Herriko zenbait eskoletako txistulariak, metal taldea, perkusio taldea, Illumbe Abesbatza, Ibaiertz Abesbatza eta Pasaiako Musika Eskolako dantzariak. 21:00: Dantza emanaldia plazan Pasai Antxoko Alkarkide taldearen eskutik Gudarien plazan 18:30: Gipuzkoako Haurren Dantza Askatuko 59. txapelketa. Ekainak 23, astelehena 20:00: San Joan bezpera. Dantzak zuhaitzaren inguruan eta sua. [/box]  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.