Donibane Eskubaloiak autobusa bete nahi du kopako finalerako

Hilaren 31n jokatuko du Donibane Eskubaloiak kopako finala Andoainen kontra, kontrarioen etxean. Jokalariak buru belarri ari dira partida prestatzen, baina zaleen berotasuna gertutik sumatu nahi dute, eta hori dela eta, klubak autobusa antolatu du, herritarrak Andoainera joan daitezen taldea animatzera. Zaleek hiru bide dituzte autobuserako izena emateko: posta elektronikora idatzi, taldearen facebook orrira  mezu pribatua bidaltzea edota 943 340 423 telefonora deitzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.