Iñigo Cervantesek gertu izan du Parisko hirugarren erronda

Iñigo Cervantesek ezin izan du Roland Garroseko prebiako azken errondara sailkatu, baina gertu izan du aukera hori. Bartzelonan bizi eta entrenatzen den hondarribiarrak 3-6, 7-6 eta 6-2 galdu zuen atzo Blaz Rola slobeniarrarekin. Lehen set-a Cervantesek irabazi zuen eta bigarrenean aurretik izan zen tie-break-an baina azkenean Rolak hautsi zuen berdinketa (7-5). Bigarren set-a eskuratuta indartuta jokatu zuen eslobaniarrak eta hirugarren set-an bitan hautsi zuen Cervantesen sakea, hirugarren errondarako txartela lortuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.