Oiartzungo EH Bilduk botoen zenbaketa egingo du Girizian igandean

Oiartzungo EH Bilduk jakinarazi du igandean botoen zenbaketa egingo duela Girizian, hauteskunde eskolak ixterakoan. Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak dira igandean. Bertara herritar oro gonbidatu dute. Bestalde, 2015-2019 diagnosi prozesuaren barruko bileren egutegiaren berri eman du koalizioak. Honakoak dira.
  • Hilaren 24an, larunbata, ongizateari buruz hitz egiteko bilduko dira Fermiñenen 09:30ean.
  • Hilaren 26an, astelehena, parte hartzea hartuko dute gaitzat Fermiñenen, 19:00etan.
  • Hilaren 27an, asteartea, gazteriari jaramon egingo diote, Fermiñenen ere, 18:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.