Apaiziartza
Herri landaketa zegoen deituta gaur goizerako Apaiziartzako baratzetan, proiektuari babesa erakutsi, eta joan den osteguneko agerraldian salatu zuten moduan azken hilabeteetan izandako erasoen ondorioz egin ezin izan dituzten landaketak egiteko. Besteak beste untxiak askatu dituztela baratzak jateko, itxiturak apurtu, edo atakak ireki ondoko larretan izaten diren ardiak sartu daitezen salatu zuten ostegunean Apaiziartzako kideek.
Azken orduetan botatako euria dela eta bertan behera utzi dute Apaiziartzako baratzeko landaketa: “Lokatza baino ez genuen zabalduko eta ezingo genuen landaketa txukuna egin”. Bertan ez, baina Ituringo poligonoan duten baratzan egin dute. Aurretik ordea, Apaizartzara jo dute herri landaketarekin bat egiteko asmoa zuten lagunek, eta poliki poliki joan zaizkie biltzen lagun gehiago. Pankarta aterata, erasoen ondorioz alperrik galdutako uzta agerian, argazkia atera dute bildutako lagunek proiektuari babesa erakusteko.
Ertzaintzaren presentzia
Apaiziartzara sartzea ez da erraza. Bi autok, todoterrenoa bata eta furgoneta txikia bestea oztopatzen dute bertarako langarainoko sarrera. “Etxearen beste erdian bizi diren bizilagunenak dira autoak. Hor jarrita kontsumo taldeko jendeak saskiak jasotzea, eta produktu ekologikoen banaketa bera oztopatzen dute”. Apaiziartzara iristeko unean Ertzaintzaren patrola zegoen. Baserriaren bestaldean bizi diren hiru bizilagunekin ari ziren mintzatzen. Apaiziartza aldera jo dute ondoren eta pankarta erakusteko eskatu diete proiektua babestera joan diren lagunei. Pankarta zabalduta, hitzez hitz jaso dute zioena
Apaiziartzan erasorik ez.
Proiektu herrikoi ta kolektiboak aurrera. Une horretan Ertzaintzaren bi patrol eta bi auto ziren Apaiziartza sarreran.
Errepidetik hurbil izangatik ere, gune lasaia da Apaiziartza. Erasoetako batean txikitutako leihoek lasaitasun horrekin egiten dute aurrez aurre, ordea. “Leihoak bakarrik ez, erasoan altzariak ere txikitu zituzten”, azaldu du bertan bizi den eta Apaiziartza proiektuko kideak, “sarrerako langan dagoen kartela ere ez da benetakoa”. Gaintxurizketako Baserritarren Elkartearen izena darama eta artzaintza, abeltzaintza eta agrikultura ekologikoko produktuak saltzen ditzutela zehazten du bertan. Horren gaineko salaketa egin zuen Apaiziartza proiektuari babesa adierazteko osteguneko agerraldian Basherri sareko kideak eta elkarte “fantasma” dela zehaztu zuen.
Gaurko ekimenarekin Apaiziartzako lurrak berreskuratu nahi dituztela eta lur horiek lantzen jarraitzeko asmo irmoa erakutsi nahi dute Apaiziartzako kideek zein haiei babesa erakustera hurbildu direnek.
-
-
Apaiziartza sarreran norbaitek zintzilikatu duen kartel faltsua
-
-
Apaiziartza
-
-
Leihoetako bat txikituta
-
-
Txikitutako beste leihoa
-
-
Sarrerako langa. Bertara ezin dute iritsi autoz, bziizlagunen beste bi autok oztopatzen dutelako bidea.
-
-
Babesa erakustera
-
-
Apaiziartza
-
-
Apaiziartza proiektuaren baserri erdia
-
-
Apaiziartza