Datorren urtean Ohorezko Mailan jokatuko du Hondarribiak, ligako azken partidan etxean Vasconiari 1-0 irabazi eta gero. Hil ala biziko partida zuten Mikel Llorenteren mutilek gaur arratsaldean Hondartza futbol zelaian, garaipenak baino ez zielako balio mailari eusteko. Eta aurrean jokoan asko zuen taldea zuten, jardunaldia hasi aurretik sailkapenean postu bat goitik baitzegoen Donostiako taldea. Hala, hondarribiarren garaipenarekin, Vasconia izango da Preferentera jaitsiko den taldea.
Jokalariak eta taldeko arduradunak, garaipena ospatzen