Kalean kantuz egingo dute igandean Damarrin
Igande honetan, hilak 25, Kalean kantuz ekitaldia egingo dute Damarri plazan, 12:00etan. Euskal kantuen zaleak elkartuko dira Zumardia parean, eta antolatzaileek fotokopiak banatuko dituzte, abestuko diren kantuen letrarekin.