Lehen Erregionalekoek emaitza ona lortu behar dute gaur Idiazabalen

Igoerako ligaxkan gol bat falta izan zitzaion Lehen Erregionaleko Hondarribiari Preferentera igotzeko, baina azken aukera bat izango du, 5. postuaren lehia. Gaur hasiko du kanporaketa zuzena Idiazabalen kontra, kanpoan; aurrez aurre Erregional Mailako defentsa onena (Idiazabal) eta gol gehien sartzen dituena (Hondarribia). Hondarribiarrek emaitza ona lortu nahi dute heldu den asteburuan Hondartzan igoera lortzeko. 16:30ean hasiko da partida Idiazabalgo belar artifizialeko Arizkorreta futbol zelaian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.