Alkartasunaren kultur hamabostaldia, inoiz baino zabalago

Prest du Alkartasuna dantza taldeak kultur hamabostaldia. Larunbatean hasi eta ekainaren 6a bitartean, Antxoko hainbat eragilerekin elkarlanean atondu duten egitaraua eramango dute aurrera. 50. urteurrena ospatzen ari da aurten Antxoko euskal dantza taldea, eta nabari da egitarauan txertatu dituzten berritasunetan. Honatx iragarri dituztenak: [box] Hilak 31, larunbata: 18:00: desfilea. 20:00: Alkartasunako partaide ohiek eta gaur egungoek emanaldia eskainiko dute Gure Zumardian. Ekainak 1, igandea: 12:00: Alkar Txikiko haurrek ikasturtean landutako dantzekin emanaldia eskainiko dute Gure Zumardian. Ekainak 2, 4, 9, 11. 19:00: Euskaraz eroso, nonahi eta noiznahi sentitzeko, TELP tailerra. Plaza mugatuak. Izena emateko alkartasunaren posta elektronikora idatzi. Ikastaroa Azokan izango da. Ekainak 5: 19:00: Azokatik abiatuta, dantza pintxo potea. Ekainak 6: 19:00: Kuadrillategiren eskutik, janariarekin artea egin eta jateko tailerra, kultur etxean. Ekainak 7: 12:00: tolarearen erakustaldia. 18:00: XXI. Sagardo Jaia. Festa zumardian. Ekainak 11, 12: 18:30: Badia eskolak antolatutako antzerki emanaldiak kultur etxean. Antzerki emanaldien artean dantza garaikideko taldeko kideek gorputz espresioan  landu dutena aurkeztuko dute. Ekainak 13 19:00: Bertso afariak vs txapelketak hitzaldia, Haritz Casabal eta Ane Salazarren eskutik, Azokan. 21:30: Basari elkartean, bertso afaria Andoni Egaña eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’rekin. Sarrerak Kamio, Mimos eta Leudan eros daitezke, 6 euroan. Ekainak 14 12:00: Txakolin dastatzea Kamio tabernaren eskutik. 16:00: Mus txapelketa Kamio tabernaren eskutik. [/box]    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.