EH Bilduk gogor gaitzetsi du Oihane Oronoz zinegotziaren kontrako erasoa

Ez da lehengo aldia. Atzo goizean Pasaiako zinegotzi eta Donibaneko alkateorde Oihane Oronozen etxe ataria erasotu zuten ezezagunek. Zehazki deskonposizio egoeran zeuden hondakin organikoak jaurti zituzten. Zinegotzi sanjuandarrak pairatzen duen hirugarren erasoa da.

Ez da lehengo aldia. Atzo goizean Pasaiako zinegotzi eta Donibaneko alkateorde Oihane Oronozen etxe ataria erasotu zuten ezezagunek. Zehazki deskonposizio egoeran zeuden hondakin organikoak jaurti zituzten. Zinegotzi sanjuandarrak pairatzen duen hirugarren erasoa da. Aurretik gorotza eta pintura bota izan diote. Amaia Agirregabiria alkateak ere, antzeko erasoa pairatu du. Honen guztiaren aurrean Pasaiako EH Bilduk gertaera gogor salatu nahi izan du ea “hondakinen bilketa botoak irabazteko erabiltzen ari diren alderdiei arduraz joka dezaten” exijitu die. “EH Bilduk garbi dauka zein ari den jendea xaxatzen eta desinformatzen. Halaber, garbi du probokazio honen azken arduraduna zein den; bere burua garbitzat jo eta zabor-politika egiten duten alderdiena”, deitoratu dute. Oihane Oronozen kontrako erasoa
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.