EH Bilduk hiru barrutitan irabazi du, Trintxerpen PSE-EEk

Botorik ez ematea erabaki zutenek irabazi zuten atzo Pasaian. Abstentzioa %61,83koa izan zen, 2009ko hauteskundeetan baino hiru puntu baxuagoa (orduan %64,52koa izan zen), baina oso altua edo nola ere. Bestela, Donibanen, San Pedron eta Antxon EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak eta PSE-EEk Trintxerpen. Edonola ere, PSE-EEk boto dezente galdu ditu Pasaian, zehazki, 543, eta EH Bilduk ere botoak galdu ditu; 283. EAJk gora egin du eta bigarren indarra da Pasaian, eta Podemosek 407 boto lortu ditu, IU-Ezker anitzak baino gehiago. PPk botoak galdu ditu Pasaian. Jarraian Pasaiako alderdiek lortutako emaitzak; parentesi artean 2009 urtekoa: EH Bildu: 1.363 (1.646) EAJ: 999 (784) PSE-EE: 736 (1279) Podemos: 407 PP: 332 (437) IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 250 (97). UPD: 159 (42) EB: 61 PACMA: 52 (10) Primavera Europea: 50 Movimiento Red: 34      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.