Luzuriagako 31 etxebizitza esleituko dituzte alokairuan

Guztira 68 dira sustapenean txertatu dituzten etxebizitzak, baina horietatik 37 premia bereziak dituzten herritarrentzako gordeko dituztela esan dute. Gainontzeko 31 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartu ahal izateko, ondorengo baldintzak bete behar dira: 2012. urtean 3.000 eta 25.000 euro arteko diru sarrera haztatuak egiaztatzea eta eskaerako titular batek gutxienez, erroldatuta egotea ondoko udalerrietako batean: Pasaia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Urnieta edo Usurbil. Interesdunek ekainaren 2ra arteko epea dute izena emateko. Izena emateko hiru bide daude: Etxebideren webgunearen bidez Posta arruntaz: Etxebizitzetako Lurralde Orezaritza, Andia kalea 13, 6.- 20004 Donostia Aurrez aurre: Zuzenean- Andia 13- 20004, Donostia  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.