EH Bilduk Oiartzunen garbi, oso garbi irabazi du. Gainerako alderdien botoen batura ez da koalizioaren erdira ere iritsi, hortaz, botoen gehiengo oso-osoa EH Bilduk irabazi ditu. Aurreko hauteskundeetan izan diren emaitzak berretsi egin ditu ezkerreko eta abertzale alderdiak, nahiz eta abstentzioa %51,62koa izan. Honakoak dira emaitzak, alderdiz alderdi. Parentesi artean 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan izan ziren datuak daude:
- EH Bildu: 2425 (1.962; Iniziatiba, EA eta Aralarren botoak batuta)
- EAJ: 681 (688)
- PSE-EE: 143 (257)
- Podemos: 130
- IU-Ezker Anitza: 125 (27)
- PP: 80 (143)
- UPD: 36 (18)
- Primavera Europea: 27
- Pacma: 18
- EB: 16