PSEk irabazi arren, alderdi ezberdinen artean banatu da botoen gehiengoa

Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetako garaile izan da PSE Irunen, nahiz eta 3.000 boto baino gehiago galdu duen 2009ko hauteskundeekin alderatuta. EAJ eta EH Bildu, bigarren eta hirugarren indarrak izan dira hurrenez hurren. Emaitza guztien gainetik, abstentzioa nagusitu da Irunen, %59,98arekin. Horiek horrela, ondokoak dira bozketaren emaitzak alderdiz alderdi; parentesi artean  2009. urteko hauteskundeetakoak agertzen dira.
  • PSE: 4.183 (7.487)
  • EAJ: 3.232 (3.168)
  • EH Bildu: 2.589 (2.546)
  • PP: 2.184 (3.235)
  • Podemos: 1.790
  • IU-Ezker Anitza-Ezkerra: 1.398 (376)
  • UPD: 967  (306)
  • Primavera Europea: 265
  • EB: 246
  • PACMA: 215 (47)
  • C’s: 203
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.