Xorrolak 1.500tik gora bidaiari izan ditu martxoan

Martxoan 6.744 erabiltzaile izan ditu Oiartzungo herri autobusak, Xorrolak. Udalaren arabera, astero 1.500 erabiltzaile baino gehiagok erabili du garraiobide hori. Horrez gain, Oiartzunen 5.766 Mugi eta Lurraldebus txartela daudela jakinarazi du, eta titularren erdia baino gehiago, %58, emakumeak direla. Urtarrila eta otsailean 12.800tik gora erabiltzaile izan zituen Xorrolak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.