Iraitz Mateo: "Gustura nago egindako bidearekin"

Mateo, igandeko finalean

Mateo, igandeko finalean

Iraitz Mateo oiartzuarrak Eskolarteko Bertsolaritzako Finaleko zortzikoan izan zen igandean Arrasaten. Maider Arregi oñatiarra izan zen irabazlea eta Mateo zazpigarrena izan zen. Hala ere, baikor azaldu da oiartzuarra, ez zuelako finaleraino iristea espero, eta horra iristea bakarrik saria izan da harentzat, “gustura nago egindako bidearekin”.
Onartu duenez, finalean ez zuen saio biribila egin, “ez nintzen fin aritu”, baina finalean egotea nahikoa lan ona izan dela uste du.
Bertso abestuan bakarrik ez. Idatzizkoetan ere iaioa da Mateo, eta horren seinale da txapelketa horretako bertso idatzietako lehiaketan aipamena jaso duela DBH2-Batzilergo Mailan. Zentzu horretan, beste oiartzuar batek, Araitz Sagarnak, aipamena ere lortu zuen Lehen Zikloko DBHko txapelketan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.