Salmenta asko jaitsi delako kendu dute Portuko esne makina
Kendu dute San Pedro kaleko esne makina, salmenta urriengatik. 2010eko urrian jarri zuten eta hasiera batean erosleen erantzun ona izan bazen, ondoren beheraka izan da. ainera, Udalak eta Behemendi Elkarteak adierazi dute asko direla legediak esnegileei ezartzen dizkien baldintzak eta horrek kostuak asko igotzen direla. “Hasera batean salmentak onak izan baziren ere, apurka jaisten joan da eta duela aste batzuk itxi egin zen, eta pasa den astean eraikina eraman egin zen”, esan du Kalixa Silanes Hondarribiko Ingurumeneko zinegotziak.