Lokalaren inaugurazioaren une bat (Argazkia: Karmele Mendi)
Mugimendu feministen borrokak badu lokala Errenteria-Oreretan. Oiartzun kaleko 5. zenbakian dago, lehen Ibainet zegoen tokian (Iztieta auzoan). Aurreko astean egin zuten lokalaren inaugurazioa, eta bertara 60 bat emakume joan ziren, hainbat belaunaldi eta jatorrikoak, denek ere borroka feministarekin harremana dutenak, edo izan zutenak. ‘Gertatu zen hura, ez dadila ahantz’ du izena Errenteria-Oreretan mugimendu feministaren borrokaldien memoria jasotzeko abian den ekimenak. Badute egoitza fisikoa.
Inaugurazioan egitasmoaren berri eman zioten publikoari arduradunek. Aldi berean, argazki zaharrekin panelak daude, eta bertan agertzen diren pertsonak identifikatzeari ekin zioten. Azaldu zutenez, egun esku artean duten lehentasuna da abortuaren lege aldaketaren kontra aritzea, “eskubideak ez dira betirako, eta horiek borrokatu behar dira”, esan zuten.
Egitasmoaren kideekin harremanetan jartzeko posta elektroniko bat prest dute:
emakumeenoroitzapena[a bildua]gmail.com