Jose Antonio Zuloagaren oroimenezko pilota txapelketa asteartean hasiko da, Errenterian
Errenteria-Oreretako Alkartasuna eta Ondarra elkarteek antolatuta, Jose Antonio Zuloaga Oroitaldia eskuz pilotako binakako txapelketa asteartean hasiko da. Lehiaren 20. ekitaldia da, eta afizionatu mailako pilotariek parte hartuko dute, antolatzaileek esan dutenez, “maila bakoitzeko egungo pilotari onenak”. Txapelketa hau afizionatuen mailan egiten den garrantzitsuena da.
Hasieran, kimuek eta kadeteek jokatuko dute, eta horien finalak ekainaren 21ean jokatuko dituzte. Uztailaren 1etik 22ra gazteen, promesen eta afizionatuen partidak jokatuko dira.
Partidak astelehenetik ostegunera izango dira Fanderiako pilotalekuan, 18:30etik aurrera. Sarrera, beti, doan da.