Eskola Agenda 21en ondorioak
Kontsumo jasangarriaren gaia aztertu dute Eskola Agenda 21aren barruan, Errenteria-Oreretako zazpi ikastetxetako ikasleek: Cristobal Gamon, Koldo Mitxelena, Langaitz LH eta Langaitz BHI, Telleri-Alde, Don Bosco eta San-Jose Gurutzearen Alabak. Zehazki, 3.509 ikasle aritu dira gaia jorratzen. Atzo, gai horren gainean atera dituzten ondorioak eta proposamenak helarazi zizkioten udalari.
Hala nola, eguzki panel gehiago jartzeko eskatu diote udalari, baita aparatu elektrikoak birziklatzeko edukiontziak jartzea, bertako produktuak saltzen dituztenei laguntza eskaintzea, kaleko garbiketetan euri ura erabiltzea, kontsumo arduratsuaren inguruko kanpainak antolatzea eta bizikleten alokairuak jartzea ere, besteak beste.
Azterketa
Herriko eta inguruko kontsumo ohiturek behatzetik ateratako ondorioetako bat behar ditugunak baino gauza gehiago ditugula ondorioztatu dute.
Bestalde, kontsumitzaileek non erosten duten ere ikusi dute, eta ur kontsumoari ere so egin diote.
Joan den hilaren 8an bildu zituzten ondorio guztiak, eta hainbat konpromiso hartu zuten: energia naturala gehiago baliatzen, gauzak hondatzean konpontzen saiatzea, iturriko ura kontsumitzae, eta garraio publikoa erabiltzea, besteak beste.