
Konpainiaren irudia: zisne beltzaren interpretazioa
The Russian Classical Ballet konpainiak
Swan Lake –
Zisneen lakua– dantzaldia taularatuko du bihar Amaia KZn, 19:00etan. Evgeniya Bespalovak eta Margarita Demjanokak beteko dituzte hurrenez hurren Odette eta Odilen paper protagonistak; hau da, beltxarga txuriarena eta beltzarena alegia.
Von Rothbart magoak sorgindutako neska gazte baten istorioa kontatzen du
Zisneen Lakua balletak. Hori dela eta, egunean zehar zisne itxura hartzen du neskatoak, eta soilik gauetan berreskuratzen du gizaki forma. Benetako maitasun adierazpena jasotzen duenean neskak bertan behera geldituko da sorginkeria.
1877an estreinatu zen lehen aldiz
Zisneen Lakua Moskuko Bolshoi antzokian. Piotr Ilich Chaikovski konpositoreak osatu zuen musika. Dantzaldiak 140 minutuko iraupena du.
Sarrerak 25 euroan daude salgai eta
bertan eskura daitezke.