Beti Prest dantza taldeak Umore eta Musika Topaketa antolatu du hilaren 13 eta 15erako. Errenteria Hiria kulturgunean bi ekitaldi egingo dituzte. Horrela, ostiral arratsaldean
Lo siento Patxi no todo el mundo ser de Euskadi txirigota eta Los que siempre se pasan de tiempo laukotea ariko dira, 20:00etatik aurrera. Bi talde horiek hilaren 13an, igandean, ariko dira Golden Apple Quartetekin, 12:00etatik aurrera. Sarreren prezioak 10 eta 15 euro izango dira, hurrenez hurren.
Sarrerak bihartik aurrera eros daitezke kulturguneko lehiatilan (18:00etatik 20:00etara, astearte, ostegun eta ostiraletan, eta 11:30etik 13:00etara asteazkenetan). Internet bidez ere eros daitezke
www.bibe.me webgunean.