Larunbatean, hilak 7, Hondarribiko hiri harresitua ezagutzeko bisita egingo dute Mintzalaguna egitasmoaren barruan. Edozeinentzat irekia da, hori bai, Mintzalagunekoek lehentasuna izango dute plazak betez gero. 11:30ean hasiko da bisita eta gutxi gorabehera bi ordu iraungo du.
Izena emateko epea asteazkenean bukatuko da. Bi modu daude izena emateko, telefonoz (688 86 53 98 zenbakian) edo
posta elektronikoz.