Abiatu dute TAO zerbitzua Hondarribiko Hondartza auzoan
Igandean hasi ziren lanean bertan udalak epe baterako kontratatutako 20 langabetuak. Foru kalean, futbol zelai inguruan eta Ramon Iribarren pasealekuan 10:00etatik 20:00etara ordaindu behar da aparkatzeagatik, Bentan bezala. Hondartzako aparkalekuak, aldiz, 24 orduz funtzionatuko du.
Aparkatzeko txartela nahi duenak BAZ bulegoan eskatu behar du, astegunetan 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara, eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.