Bost atxilotuak aske utzi dituzte, karguekin
Aske geratu dira atzo Guardia Zibilak atxilotu zituen bost oiartzuarrak, karguekin. Pablo Ruz epailearen aurrean deklaratu eta gero, Espainiako Auzitegi Nazionalean, fiskalaren eskaria izan da horiei hamabostero sinatzera joatea derrigortzea, eta Espainiako Estatutik ateratzeko baimena ukatzea. Defentsak absoluzioa zuen eskatua, kargurik gabe. “Terrorismoa goratzea” leporatu die Ruz epaileak.