Ikasleen kontzertuak lan egunetan, dantza solte txapelketa larunbatean

Musika da protagonista nagusia egunotan Trintxerpen. Musikaz Blai jaialdiaren eskutik, musika ikasleek egunero ari dira eskaintzen kontzertuan, eta herritarrek, arratsaldero, bi ordu inguruan, musikaz gozatzeko aukera izango dute.

MUSIKAZ BLAI1 Kontzertuez gain, badira ere haurrentzako bestelako jarduerak, eta ostiralean, esaterako, Txipli Txapla ikuskizuna taularatuko dute pailazoek, Jose Ramon Fachado sanpedrotarrak gidatuta. Gudarien Enparantzan izango da pailazoen ikuskizuna, 17:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, haurren Gipuzkoako 59. dantza solteko txapelketan lehiatuko dira 15 bikotek.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.