Giza kateko antolakuntzak egin dituen gomendioak
- Autobusak. Lehentasun osoa izango dute, antolatzaileek autobusez joateko gomendioa egin dute.
- Arropa. Oinez ibiltzeko modukoa, arropa erosoa.
- Eguraldia. Ona eginez gero, arropa egokia, txanoa, eguzkitarako krema eta betaurrekoak. Txarra egiten badu: uretako arropa, uretako oinetakoak eta aterkia.
- Jatekoa. Janaria eramateko aholkatu dute, inguru batzuetan ez da deus ere erosteko aurerik izango.
- Ura eta edatekoak eraman. Ezinbestekoa da ura eta edatekoak eramatea. Kilometro gehienak errepide erdian izango dira, edaririk hartzeko aukerarik gabe. Denbora dezente emango dutela bertan, eta beroa egin dezakeela kontuan hartzeko eskatu dute giza katearen antolatzaileek.
- Adinekoak. Adinekoei aulkia eramateko aholkatu diete.
- Autoz bazoaz. Kilometro zenbakia modu ikusgarrian jartzeko eskatu dute, baita ere antolakuntzaren trafiko irizpideak jarraitzeko. Aparkalekuak seinalizatuta egongo dira.
- Haurrak. Telefono zenbakia haurrari idaztea, galduz gero, deitu ahal izateko.
- Etxeko animaliak. Etxeko animaliarik eramanez gero, lotuta eraman beharko dira.