Igandeko giza katearen mapa interaktiboa osatuko du Oarso Bidasoko HITZAk, ibilbidetik bidalitako argazkiekin. Argazkiak bidali nahi dituenak Twitter edo Whatsapp bidez egiteko aukera izango du

Hainbat komunikabide elkarlanean ariko dira igandean
Erabakitzeko eskubidearen alde giza katea egingo dute igandean Durango eta Iruñea artean. Jendez lotuko dituzte Bizkaiko herria eta Nafarroako hiriburua, jendez eta argazkiz. Izan ere, hainbat komunikabidek —haien artean HITZA— giza kateko argazkiak jaso nahi dituzte eta horiekin guztiekin giza katearen irudi bilduma osatu.
Bost kilometroro argazki bilduma osatuko da eta mapa interaktibo batean ikusteko aukera izango da igandetik bertatik Oarsobidasoko Hitzaren azalean. Edozeinek lagundu dezake bilduma osatzen, dagokion kilometrotik, egokitu zaion giza katearen lekutik argazkiak bidaltzen. Bi modutara egin dezake:
- Twitter bidez: argazkiarekin batera zer kilometrotakoa den zehaztu behar da, horretarako propio erabiliko dugun hashtag baten bidez: #39km #92km…
- Whatsapp bidez: 647 31 97 47 zenbakira bidali behar dira argazkiak. Hemen ere ezinbestekoa da kilometroa zehaztea, bilduman sartu ahal izateko.