HAPOaren dokumentazioa publiko jartzeko eskatu du Abots Anitzek
Abots Anitz taldeak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) leku publiko batean erakusgai jartzeko eskatu dio alkateari. Joan den asteko osoko bilkuran onartu zuten HAPO onartzeko tramitei hasiera ematea.
Plenoan onartu zenetik 45 egun daude helegiteak jartzeko baina ezker abertzaleko taldeak uste du dokumentazioa “leku publiko eta ireki batean” jarri arte ezin dela heelgiteak jartzeko epea abitau: “Datozen urteetan hondarribiarron bizitzan izango duen garrantzia kontutan izanik, onartu den dokumentazio guztia gune publiko eta ireki batean jar dezala, interesa duen herritar orok kontsultatu eta zalantzak argitu ahal izateko. Behin gune hau irekita eta gero hasi dadila helegiteak aurkezteko 45 eguneko epea eta ez Udal Plenoak onartu zuen egunetik gaur egun egin den moduan”.
Bukatzeko, herritar askori eragiten dion erabakia dela eta herritarrek horren gainean “informatuta izateko eskubidea” dutela gaineratu dute, “eta Udalak bete behar hori duela deritzogu”.