Herriz herri, Oarso Bidasoko kilometroak eta autobusak

Errenteria-Orereta.

  • 85. eta 86. kilometroak. Arbizu eta Lakuntzako kilometroak dagozkie Errenteria-Oreretako lagunei. 1.100 lagunek eman dute izena eta hamalau autobus antolatu dituzte. Papresa lantegiaren aparkalekutik aterako dira autobusak, 08:30ean.

Pasaia

  • 87. kilometroa. Lakuntzako kilometroa egokitu zaie pasaitarrei. Lezoarrekin erdibana hartu dute kilometro hori. 09:00etan aterako dira autobusak: Antxokoa, errotonda berritik; Donibanekoa, Meipitik; eta San Pedro Trintxerpekoa, San Pedroko autobus geltokitik. 485 lagunek eman dute izena. Zazpi autobus bete dituzte.

Lezo

  • 87. kilometroa. Lakuntzako kilometroa dagokie lezoarrei, pasaitarrekin erdibana hartu dute. 09:00etan aterako da autobusa Ijurkoko kiosko paretik. 220 lezoarrek eman dute izena eta lau autobus bete dituzte.

Oiartzun

  • 88. kilometroa. Uharte-Arakilgo kilometroa dagokie oiartzuarrei. 08:30ean aterako dira autobusak ikastolako aparkalekutik. 1.000 lagunetik gora eman dute izena, eta hamabi autobus bete dituzte.

Hondarribia

  • 105. kilometroa. Arakilgo kilometroa dagokio Hondarribiari. 09:00etan aterako dira autobusak kiroldegiko aparkaleku ingurutik. 436 lagunek eman dute izena, eta zazpi autobus bete dituzte.

Irun

  • 106. eta 107. kilometroak. Itza herrian egokitu zaiei irundarrei. Autobusak San Juan plazatik, 09:00etan. Landetxatik 08:45ean, Ongi Etorri jatetxetik. 690 lagunek eman dute izena eta zortzi autobus bete dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.