Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Atez atekoaren gaineko batzarrak deitu dituzte San Pedron

Astelehenean da lehen batzarra, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz; biak, 19:00etan, Udal Aretoan Urtea bukatu baino lehen hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatu nahi du udal gobernu taldeak, eta gaur goizean, bide horretan egin behar duten hurrengo urratsaren berri eman dute udaletxean, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, San Pedroko alkateorde Jose Luis Sanzek eta Aztikerreko teknikari Susana Martinezek.

olatz mitxelena
Pasaia
2014/06/12

Astelehenean da lehen batzarra, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz; biak, 19:00etan, Udal Aretoan

Urtea bukatu baino lehen hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatu nahi du udal gobernu taldeak, eta gaur goizean, bide horretan egin behar duten hurrengo urratsaren berri eman dute udaletxean, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, San Pedroko alkateorde Jose Luis Sanzek eta Aztikerreko teknikari Susana Martinezek. Bi batzar informatibo deitu dituzte San Pedron datorren asterako. Euskaraz egingo dute lehenbizikoa, astelehenean, eta gaztelaniaz bigarrengoa, asteartea. Biak Udal Aretoan izango dira, 19:00etatik aurrera, eta bertara San Pedroko herritar guztiak daude deituta, Gran Sol kaleko 5 eta 6 zenbakietakoak eta Ricardo Arrillaga kelako 1 zenbakikoak barne. Batzarrak batez ere informatiboak izango direla aurreratu dute, baina ekarpenak jasotzeko aukera izango dela nabarmendu du batzarrak dinamizatuko dituen Aztikerreko teknikari Susana Martinezek. Bilketa, gauez San Pedroko alkateorde Jose Luis Sanzek bilketa gauez egingo dutela aurreratu du, «trafikoan eragina txikiagoa» izan dadin. Zintzilikarioak zurrunetan- San Pedro eta Arraunlari kaleak batzen dituzten pasabide estuetan- jarriko dituztela jakinarazi du, eta hiru lokal izango direla aurreratu: frontoiko zurruna estaligabean bat; Alkateordetzaren azpialdean bigarrena eta ikastola azpiko komun publikoa izandakoan hirugarrena. Azken hau ekarpen gune gisa ere erabiliko dute. Herritarren erantzunarekin «oso pozik» daudela esan du gaur goizeko agerraldian Agirregabiria alkateak, eta Pasaian birziklatze tasa urtebete eskasean – iazko irailaren 2 ezarri zuten Donibanen sistema berria- %32 izatetik %55 ingurura iritsi dela baieztatu du, Trintxerpe eta San Pedro sistema berrira batzeke. Horrez gain, Antxon eta Donibanen birziklatze tasa %85 ingurukoa dela jakinarazi du alkateak.
Batzarren aurkezpena

Batzarren aurkezpena

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.