Euskal Herriko Biraren barruko 24. etapa osatuko dute Trintxer taldeko mendizaleek igandean (hilak 15) Trintxer Mendi Taldeko kideak Ohi bezala Dax taberna parean jarri dute zita, 07:30ean
Nahikari Otermin izango da datorren urteko udal hauteskundeetan Pasaiako jeltzaleen alkategaia. Gaur goizean aurkeztu du beren hautagaitza, Donibaneko Batzokian. Oterminekin batera, bertan izan da Pasaiako udal batzarretako buru Josu Urtizberea. Berak zehaztu duenez, aho batez onartu dute Pasaiako hiru batzarrek Oterminen hautagaitza. Azken legegintzaldiak Oterminek egin duen oposizio "eraikitzailea" eta "elkarlanaren alde egin duen apustua" nabarmendu dute.
Astelehenean da lehen batzarra, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz; biak, 19:00etan, Udal Aretoan Urtea bukatu baino lehen hondakinak atez ate biltzeko sistema Pasaia osora hedatu nahi du udal gobernu taldeak, eta gaur goizean, bide horretan egin behar duten hurrengo urratsaren berri eman dute udaletxean, Pasaiako alkate Amaia Agirregabiriak, San Pedroko alkateorde Jose Luis Sanzek eta Aztikerreko teknikari Susana Martinezek.