
Errepublikaren aldeko agerraldia San Juan plazan
Nicolas Gerendian Elkarte Errepublikanoaren deialdiari jarraituta, Espainiako III. Errepublikaren aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo Irunen monarkiaren aurkakoek. San juan plazan elkartu ziren errepublikazaleek, iragan astean egin bezala. Deialdia baliatuta, Euskal Errepublikaren aldeko agerraldia ere egin zuten EH Bilduko kide eta jarraitzaileek.