Ion Odriozolak erlojuaren kontrako Gipuzkoako Txapelketa irabazi du
Gipuzkoako Txirrindularitza Elkarteak antolatuta, erlojuaren kontrako txapelketa egin zuten atzo Aizarnazabalen eta Ion Odriozola sanpedrotarrak Elite Mailako txapela lortu zuen. Jon Ander Insaustik egin zuen denbora onena, baina 23z azpiko mailan leihatu zen Insausti. Odriozola bigarren sailkatu zen, eta horrenbestez, Zirauna-Infisport taldeko txirrindulariarentzat izan zen EliteMailako lehen postua, Aritz Baguesen eta Ibai Dabozen aurretik.