Jaiak Herrian, ez Ficoban taldeak jai alternatibo eta herrikoiak antolatu ditu sanmartzialetara begira. Urdanibia plazako eraberritze lanen ondorioz lekualdatu ditu udalak jaiak. Horri aurre egiteko dinamika abiatu zuten martxoan, eta azkenean, “egitarau xumea” bada ere, “helburua betetzeko balio du: jaiak herrian mantentzea!” adierazi dute taldekideek.
Ekainak 23
- 20:30 Koadrilen kalejira Peña Poteo txarangak lagunduta.
- 22:00 Urezko zezena.
- 22:30 Eneritz bakarlariaren kontzertu akustikoa. Ondoren DJak eta musika tabernetan.
Ekainak 26
- 18:00 Bigarren eskuko azoka.
- 18:30 Txokolatada eta bixkotxo lehiaketa tabernetan.
Ekainak 27
- 17:30 Koadrilen arteko olinpiadak.
- 19:00 Pintxo-pote txapelketa tabernetan.
- 20:00 Peña Poteo txaranga.
- 22:30 Sangre de mono eta Luz de putas taldeen kontzertua.
Ekainak 28
- 13:00 Trikipoteoa.
- 14:00 Txosnen aldeko herri bazkaria.
- 17:00 Txaranga.
- 00:00 Kulto kultibo taldearen kontzertua.
Uztailak 1
- 12:00 Trikitilariak.
- 13:00 Bertso saioa, Peña kalean. Amets Arzallus, Jon Maia eta Alaia Martin ariko dira bertsotan.
- 19:30 Pilota partida eta horren ondotik, trikipoteoa.