Nahikari Otermin, Pasaiako EAJko alkategaia
Nahikari Otermin izango da datorren urteko udal hauteskundeetan Pasaiako jeltzaleen alkategaia.
Gaur goizean aurkeztu du beren hautagaitza, Donibaneko Batzokian. Oterminekin batera, bertan izan da Pasaiako udal batzarretako buru Josu Urtizberea. Berak zehaztu duenez, aho batez onartu dute Pasaiako hiru batzarrek Oterminen hautagaitza. Azken legegintzaldiak Oterminek egin duen oposizio "eraikitzailea" eta "elkarlanaren alde egin duen apustua" nabarmendu dute.
Nahikari Otermin izango da datorren urteko udal hauteskundeetan Pasaiako jeltzaleen alkategaia.
Gaur goizean aurkeztu du beren hautagaitza, Donibaneko Batzokian. Oterminekin batera, bertan izan da Pasaiako udal batzarretako buru Josu Urtizberea. Berak zehaztu duenez, aho batez onartu dute Pasaiako hiru batzarrek Oterminen hautagaitza. Azken legegintzaldiak Oterminek egin duen oposizio “eraikitzailea” eta “elkarlanaren alde egin duen apustua” nabarmendu dute.
Oterminek, bere aldetik, alderdiak, eta batez ere alderdikideek beregan jarri duten konfiantza eskertu eta “erronka berriari ilusioz eta gogo handiarekin” ekingo diola esan du. “Urguilua da niretzat Pasaiaren alde lan egitea, urteotako esperientzia izugarria izan da eta EAJ-PNVn prest gaude erronka berri honi aurre egiteko”, esan du Oterminek.